jueves, 31 de diciembre de 2009

MENDAUR KONKISTATU GENUEN EGUNA


Batzuk Bostorratzetik, bertze batzuk Doneztebetik, gehienak oinez, gutti batzuk bizikletaz... Modu batean edo bertzean, baina herriko mendizaleak ez dugu hutsik egin, eta bertze urte batez Mendaurko kaxkoa ederki bete dugu jendez.

Gure sabelak ere, portzierto, ez dira hutsik gelditu. Izan ere, 2009ri adioa eta 2010ri ongietorria behar bezala eman diogu han bildu garenak.

URTE BERRI ON DENEI!!!!!!!!!!!!!!

3 comentarios:

rooney dijo...

IZUGARRIA,ZORAGARRIA, POLITA, EMOZIONANTEA..................HORI DA GAUR GOIZEAN IZANDAKO SENSAZIOA MENDAURREKO KAXKOAN!!!!!!!!!!!!!!!

100 LAGUN INGURU MENDAURREN.......???IÑOIZ BAIÑA GEHIAGO.....ETA URTETIK URTERA GOTI GOAZ, ASI QUE NOSKI ERMITA HAUNDITU BEHARKO DUGU,....JEJEE!!!!!!!!!!!!


GORA ERREKAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA

hartza0 dijo...

Zoragarria !!!
Bi gauza izan ziren nagusi bertze guztien gainetik nire irudian:

Adin guztietakoak baginela eta nabarmentzekoak dira bertzeak bertze, inongo dudarik gabe, Joseba Juanotena (6 urte), Janire Migeltorena(10 urte) eta Iñaki Mailyn (10 urte)......Zorionak gazteak !!!

Nabarmentzekoa eta eskertzekoa da, bertze aldetik, lekua zagoen bezala utzi izana, hau da, garbi-garbia eta gu pasatu ginen erresturik gabe. Gu, 5 lagun, atera ginen azkenekoak eta hori zihurtatzen ahal dugu........eskerrak guztiei zuen zintzotasunagatik !!!

hartza0 dijo...

Iñaki Gonzalez (7 urte) atzendu dut arestian, beraz "Cesar-i dagokiona Cesar-i eman behar zaio", eta Iñaki ere Olimpoan sartua delditzen da "in sekula sekulorum"